Ziburuko herriko etxea

Sailak/Tags
  • Helbidea

    Camille Jullian plaza,
    64500 Ziburu

1720an eraiki Ditxo Baita egoitza handiaren barnean ezarri zuten Ziburuko Herriko Etxea, 1830etik goiti. Bi hegalez inguratu eraikin handiak patio bat du, gainaldean frontoia duen atari handiak babestua. Maurice Ravel ziburutarraren irudi enblematikoak bisitariei harrera egiten die, José Díaz Bueno artista espainiarrak 1964an egin busto zizelkatuan.