Monumentu historiko gisa sailkatua, 1993an.
Esteban Etcheto ontzijabearen etxe hau 1630ean eraiki zuten. Garai hartan Ziburu herri sortu berriaren botere ekonomikoa handitzen ari zela erakusten du. Izan ere, harri pikatuzko aitzinaldearen gainaldean, arkitektura flandriarraz inspiratu frontoia du. Garai batez, “Mazarin etxea” deitzen zuten, 1660an, errege-erreginen ezkontzarako, Mazarin kardinala etxe hartan egon baitzen. 1875ean Maurice Ravel konpositore ospetsua han sortu zenez, orain, “Ravel etxea” izenaz da ezaguna.