Merkatu estalia

Sailak/Tags
  • Helbidea

    Victor Hugo etorbidea,
    64500 Donibane Lohizune

Ordutegia: Astelehenetik igandera (7h-13h)

Louis Dubourthoumieu-Lavergne arkitekto baionarrak diseinatu merkatu estalia 1884an estreinatu zuten. 1864an tren geltokia eraikitzearekin hasi zen hiri berri eta modernoaren bihotzean dago. Garai hartako xede higienistak betetzeko, Baltard estiloan oinarrituz, merkatu estalia egitura metalikoaren inguruan antolatu zuten. Eraikinak konposizio dotorea du, Larhungo eta Charente-Maritime eskualdeko Crazannes herriko harriak, Baionako adreilu zuriak eta gorriak, berina leihoak eta Fumel herriko burdina urtuzko osagaiak uztartzen dituena. XX. mendea hastapenean, merkatu estalia handitu zuten: Gélos arkitektoaren Art Deco itxurako ataria gehitu zioten, egun arrain saltzaileen salmahaiak hartzen dituena.