Monumentu historiko gisa sailkatua, 2005ean.
Luis XIV.aren ezkontza famatuaren dirdiraz jantzi aitzin ere, 1643 eta 1649 artean eraiki Lohobiague etxea sortze beretik berezia zen, haren arkitektura Lapurdiko kode tradizionaletarik urrun baitzegoen. Ontzijabe baten etxe ederrak bi arkitektura-adierazpen mota uztartu zituen. Portuko aldean, hegoaldean, aitzinalde ikusgarri eta funtzionala du, dorreekin eta lehen terraza gisa irekiak ziren bi galeria-estaiekin. Plazako aldean, aldiz, ikusgarritasuna ematen diona aitzinalde klasikoa da, apaindurek nabarmendua eta tronpa gaineko bazterreko bi dorretxok inguratua. Iparraldeko aitzinaldeak orduan hiri handietan loratzen ari ziren hotel partikularren eite du eta Luis XIII.aren estiloko elementuak ditu. Eraiki zutenetik, beti familia bera izan du jabe. Etxe historikoaren estai noblea bisita daiteke, besteak beste frantziar estiloko sabai zinez ohargarria ikusteko gisan: eguneratuak eta zaharberrituak izan diren tintaz margotu eszena biblikoz apaindua da.