Leihorra etxea

Sailak/Tags
  • Helbidea

    1 Muskoa karrika itsua,
    64500 Ziburu

Monumentu historiko gisa sailkatua, 1995ean.

Leihorra etxea Bordagaineko muinoan dago, itsasoaren parean, gorderik. Joseph Hiriart arkitektoak eraiki zuen, 1926tik goiti, Caroline Signoret amaginarrebarentzat. Arte Deco estiloaren aldeko aldarria dirudi. Bolumen sinple eta klasikoak ditu, eta aitzinalde nagusian, Jacques Gruberren berina leiho erraldoiak etxe barneko bolumenen eta apainduren aberastasuna salatzen du. Eraikinaren altxor nagusiak 2011n zaharberritu patioa eta bainugela dira, Daum edo Schwartz artisau trebeenek horien eraikuntzan parte hartu baitzuten. Ozeanoari begira dagoen biribilguneaz gain, Gélos paisaia antolatzaileek diseinatu “kanpoko gelak” ere ditu. Azkenik, arrosadiak, iturriek eta frontoiak Arte Deco lorategien ohiko diseinu geometrikoa osatzen dute.

Bisitagarria.