Monumentu historiko gisa sailkatua, 1925ean.
Portuko osagai saihestezina da. Joannot de Haraneder ontzijabe eta kortsario aberatsak eraiki zuen, 1640an, Donibaneko paisaian ezohikoa den arkitektura baliatuz. Joanoenia etxea eraikin ohargarria da: izkinako dorretxoak, ate zahar erraldoiak eta harri pikatuz eta lilura adreiluz eraikitako aitzinaldea ditu. Baina, noblea izanik ere, ez da ahantzi behar Joanoenia etxea portuko jardueretarako baliatu zutela lehen-lehenik, zaintza-dorreak, galeriek eta itsasoko gaiez apaindu marrazki diskretuek adierazten duten bezala. Geroago “Infantearen etxea” deituko zenak, tximinia erraldoia eta sabai margotuak zituzten apartamentuetan, Frantziako erregearen ama Ana Austriakoa eta Maria-Teresa Austriakoa hartu zituen, 1660an, errege-ezkontza famatuaren denboran.