1880an, ibiltoki bilakatu zen babes-hormaren gainean, Ingalaterrako hotela eraiki zuten. 1900eko hamarkada arte, hondartza bazterreko jauregi donibandar bakarra izan zen. Arkitektura klasikoko eraikin handia zen, bow-window-z hornitua. Garapen betean zen opor lekuan, luxuzko hotel hark eta haren eranskinak, hau da, La Plage hotelak, ehun bat logela zituzten. Hala, hotelak erosotasun modernoa saltzen zuen: 60 bainugela, egongelak, neguko lorategia eta itzal handiko sotoa. Hoteletik hurbil, hondartzak eta hotelaren jabeek sortu kasino ttipiak (1952an suntsitua) bezero aberatsek bilatzen zituzten libertimendu guziak eskaintzen zituzten.
Ingalaterrako hotela

- Helbidea
Résidence d’Angleterre
32 Garat karrika,
64500 Donibane Lohizune