Modern hotela hiri balnearioaren hastapenetako garaiko eraikin enblematikoa zen. 1906an eraiki zuten, Terminus hotel ohia zegoen lekuan, jendarte mundanoaren oporretako ostatu eskaera handia asetzeko. 1909an, ikuspegia zuzenean hondartzara zuen biribilguneak Belle Époque garaiko arkitektura zuen eraikin tipikoari Art Nouveau lerroak ekarri zizkion. 1980an, Grand Hôtel izena hartu zuen. 2015ean, hotelaren barnea azkarki berritu zen. Eraikinaren aitzinaldean, arkitektura balnearioaren elementu bereizgarriak oraino hor ditu, bereziki irekidura eta balkoi ugariak, itsas airea sarrarazteko, orduan sendagarritzat jotzen baitzen.