Etxe ederren ibiltokia

Sailak/Tags
  • Helbidea

    Jacques Thibaud ibiltokia,
    64500 Donibane Lohizune

1838an, garai bateko Barra auzoa inguratzen zuen hondarrezko hesia harriz estali zuten, herria babesteko berme-horma eraikitzeko, hiri balnearioaren itsasbazter osoan. Laster, donibandarren ibiltoki kutun bilakatu zen. Bertan ibiliz, arkitektura estilo oro ikus daiteke: ibiltokiari atxiki zubixka pribatuetatik abiatuz, Belle Époque arkitektura (Germaine etxea) eta euskal estiloko arkitektura (Ugaïna eta Stella Maris etxeak) ageri dira lehenik. Modernismoz jantzi La Pergola ontzi-eraikinaren ondotik, gerlaondoko eraikin kolektiboen arkitektura trinkoak daude.