Esquerrenea etxea

Sailak/Tags
  • Helbidea

    17 Errepublika karrika,
    64500 Donibane Lohizune

Monumentu historiko gisa sailkatua, 1996an.

Esquerrenea 1558an Espainiako tropen bipiltzetik libratu zen Donibane Lohizuneko etxe bakarra da. Hiriko auzorik zaharrenean dago. Errepublika karrikatik ikus daitezkeen etxearen izkinako zaintza-dorre gorak eta etxearen monumentu itxurak ontzijabe baten bizilekua izan zela adierazten dute. Jabearen aberastasuna etxearen aitzinaldean ikus daiteke: harri pikatua, sareta-leihoak, ate inguruko harri handiak eta eguzki-dekoratuz apaindu kontsolek atxiki teilatu-hegal zabalak.