Hautetsiek herriko kontseiluak Jondoni Joanes Batista elizan antolatzen zituzten garaian, 1656an, Jean de Casabielhe baileak “Herriko etxea” eraikiarazi zuen, zubiaren puntan, Lohobiague etxearen parean, eta etxe hari mendebaldeko ikuspegia kendu zion. Herriko Etxea soiltasun handiko eraikina da. “U” forma du, eta gainaldean, bolutadun frontoia du, ezkila baten aterpe. XVIII. mendean, babes dike baten eraikuntza finantzatzeko, hautetsiek ordu arte pribatua zen eraikin horren zati bat saldu zuten. Herriko kontseiluak 1932an erosi Luis XIV.aren zaldi-estatua baten erreplikak barneko patioa zaintzen du. Hiriaren bertako artisten obren bildumen zati bat Herriko Etxean dago: Ramiro Arrue, Gabriel Deluc edota Edouard Soren obrak ikus daitezke.
Donibane Lohizuneko herriko etxea

- Helbidea
2 Luis XIV.aren plaza,
64500 Donibane Lohizune