Monumentu historiko gisa sailkatua, 2008an.
1624an antolatu arrantza-portua babesteko, 1627an, Zokoako lurmuturreko uhartetxo arrokatsuaren gainean, gotorlekua eraiki zuten. Baina herritarrek ez zuten onartu. Halere, ingelesak lehorreratzeko lanjera zegoenez, 1680ko hamarkadan gotorlekua berreraiki zuten. Bigarren bertsio horretan, Ferry ingeniariak Erdi Aroko itxurako harresidun dorre baten inguruan antolatu zuen eraikina. Aldaketa anitzen ondotik, XX. mende hastapenean gotorlekuak aduanak hartu zituen. Gero, bigarren mundu gerlan, alemanek okupatu zuten. Azkenik, André Pavlovskyk zaharberritu zuen, eta 1946tik 2002ra itsas bela eskola baten egoitza izan zen. Egun, Euskal Hirigune Elkargoa du jabe. Badiako paisaiako funtsezko monumentu horrek ez ditu oraino sekretu guziak salatu.
Bisitagarria.