Ziburuko arte eltzegintza

Sailak/Tags
  • Helbidea

    Donibane Lohizune eta Ziburu

1919an, Floutier, Lucat eta Vilotte lagunek eltzegintza lantegi bat ireki zuten Urdazuri ibai bazterreko baleontzi soto zahar batean. 1922an, Vilottek segitu zuen, beste biak gabe baina emaztearekin, eta ibaian beherago, tailerrak, saltegia eta bizitegia biltzen zituen eraikin berria eraiki zuen. 1945ean, negozioa Fischer familiak erosi zuen, eta bost langiletik hamabira pasatu zen, orduko eskaera handia asetzeko. Fischertarrek atxiki zuten enpresa, 1995ean hetsi zen arte. Hirurogeita hamasei urtez, dekoratzaile anitz ari izan dira, bakoitza bere estiloan, gresezko zeramikak ekoizten: Floutier margolariak inspiratu lehen motibo klasiko neo-grekoak, euskal eguneroko eszenak edota disko formako oroitarrien artea gogora ekartzen duen Suzanne Fischer-en Jorraila estiloa.