Van Bree kripta eta kapera

Sailak/Tags
  • Helbidea

    3 Van Bree zaldunaren karrika, 64500 Donibane Lohizune

Ingelesen golf ohiaren zati batean (1893- 1915), Firmin Van Bree industrialari belgikarrak Santa Barbarako itsasbazterretako lurrak erosi zituen. 1933tik goiti, André Pavlovsky arkitektoari Santa Barbara, San Fermin eta Los Escudos etxeak eta Les Motels Basques opor-bizitegiak eraikitzea galdegin zion. 1954an, pertsonaia atipiko horrek kapera bat eta kripta handi bat ere eraikiarazi zituen, eta 1960an han ehortzi zuten. Kaperak berinagile eta Limogesko beneditarren estazioaren egilea zen Francis Chigoten lantegietako bi berina leiho ditu. Kriptako sartzeko atea wenge zurezkoa da, eta Firmin Van Breekek Kongorekin zuen harremana gogorarazten duten gurutze katangesez apaindua da.

Bisitagarria.