XIV. mendean, Ziburuko La Tour-d’Auvergne plazaren eta Donibane Lohizuneko egungo Gambetta karrikaren luzapenean, arku higikorrak zituen zurezko zubi bat zegoen, Urdazuri ibaia zeharkatzeko. Frantziako Iraultzaren bezperan, ibaian gorago, harrizko zubi bat eraiki zuten, baina Donibane Lohizuneko aldean bakarrik, Errekoletoen penintsulan. 1844an, portuko kaia handitzeko, beste zubi bat sortu zuten, Errekoletoen kalostra baino gorago. Pasabidearen muga –zeinak Urdazuriren aldean arrantza-portua hesten baitzuen– 1864an finkatu zuten, trenbideko zubia instalatzean. Zubi haren gainean eraiki zuten egungo Charles de Gaulle zubia, 1962an.