Taldean etorri zara eta Errekoletoak AOIZa edo Donibane Lohizune eta Ziburu bisitatu nahi dituzu?
Taldeentzat pentsatu hainbat proposamen dituzu!
Errekoletoak AOIZean
Errekoletoak AOIZeko erakusketa autonomian ala hizlari-gidari batekin bisita dezakezu.
- Bisita autonomoan, dispositibo interaktibo eta jostagarriak esperimenta ditzakezu, gunea eta badiako ondareak ezagutzeko.
- “Errekoletoen komentua, historia eta berritze-lanak” bisita iruzkinduan, Errekoletoak AOIZeko gunean, lau mendeko oinordetzaren berri ukanen duzu, kaperatik komentuaren eraikin ohietara; fraideen, mugazainen eta historian barne gune horretan egon ziren beste hainbat pertsonaiaren larruan sartzeko parada ukanen duzu.

Egitarau osoa agendan duzu Agenda kontsultatu
Hirian
Frantziako Kultura ministerioak onetsi gure hizlari-gidariekin, zoaz Donibane Lohizuneko eta Ziburuko badiako ondareak ezagutzera. 15 bisita iruzkindu eta ibilbide artistiko baino gehiago ditugu zure zain.


Informazio praktikoak
Taldeentzat, hizlari-gidari batekin erreserbatzea ezinbestekoa da.
Errekoletoak AOIZean
- Bisita librea: 3€ pertsonako (15 pertsonatik goiti)
- “Errekoletoen komentua, historia eta berritze-lanak” bisita iruzkindua: 120 €
Hirian
- Bisita iruzkinduak eta Ibilbide artistikoak, 180 €tik goiti
Zure solaskidea
Informazio oro ukateko, bitartekaritza taldea eskura duzu:
Jende guziendako bitartekaritza
Myriam Touati
05 59 51 61 97 / 07 63 27 57 01
myriam.touati@baiestjeandeluzciboure.fr