Semaforoa eta itsasargia

Sailak/Tags
  • Helbidea

    6 semaforoko karrika,
    64500 Ziburu

XIX. mendean plantan eman zen Frantziako itsasbazterren nazio mailako argiztapena zela eta, 1844an, 12 m-ko goratasuneko dorre karratua eraiki zuten Zokoako lurmuturrean, badiarako sarbidea seguragoa izan zedin. Horrez gain, 1863an, itsas ezponden gainean semaforo bat eraiki zuten, eta 1934an urrunago berreraiki, higadurak mehatxatzen baitzuen. 24 m gorako dorretik, semaforoak Higer lurmuturretik Aturri ibaiaren bokalerainoko itsas, aire eta lur eremu zabala zaintzen du. Meteorologia-behaketetan ere parte hartzen du.