Santa Barbara lurmuturra

Sailak/Tags

1932an finkatu zuten berma mugatik, Santa Barbara lurmutur babestura joan daiteke, eta bertatik, badiako eta flysch ezpondetako ikuspegi zoragarriaz gozatu. 1870ean, kapera ohia zegoen lekuan eta XVII. mendeko blokau baten hondarretan, Frantziako itsasargien eta balizen zerbitzuak behealdeko itsasargia eraiki zuten. Bere profil berezia eta zuritasuna direla eta, Santa Barbarako lurmuturreko ikur bilakatu da. Ibiltokian, Atlantikoko Harresiko defentsa sistemaren lekuko diren blockhaus zaharrak oraino ageri dira.