Donibane Lohizuneko eta Ziburuko badiak, arte eta historia herrialdeak labela duenez, ondareak eta arkitektura agerian emateko antolatuak diren Frantzia eta Europa mailako hitzorduetan parte hartzen du.
-
Arte lanbideen Europako jardunaldiak
Apirilean, arte eta historia herrialdeak programa bat antolatzen du, arte lanbideetako profesionalak agerian emateko, eguneroko lanaren bitartez. Jardunaldi horietan, bisitak, tailerrak eta topaketak proposatzen dira, familia osoarentzat.
Iragan gertakariak
-
-
Estanparen besta
Arte zaleak, adituak eta kuriosak estanparen mundua ezagutzera deitzen ditugu.Grabadura, litografia, serigrafia edota prozedura numerikoak gure historiaren arlo nagusietan murgildu dira. Laster dena jakinen duzu horiez!
Zatoz arte horren hamaika bisaiak ezagutzera!
Iragan gertakariak
-
-
Arkeologiaren Europako jardunaldiak
Historia zale handi ala jakin nahi xume izan, arkeologia-ikerketaren alde sekretuak ezagutuko dituzu. Karia horretara, bisitariak arkeologiaren hamaika bisaietan murgiltzera deitzen ditugu, adituek animatu tailerrak eta erakustaldiak proposatuz!Iragan gertakariak
-
-
Ondarearen Europako jardunaldiak
Irailean asteburu animatu bat pasatzeko prest?
Urte guziz, asteburu batez, handiak eta ttipiak, jakin nahiak eta adituak Donibane Lohizuneko eta Ziburuko funtsezko gune eta monumentuak esploratzera eramaten ditugu.
Jardunaldi horien karietara, arte eta historia herrialdeak egitarau joria prestatzen du: bisita berriak, salbuespenezko irekitze tarteak, kontzertuak, mintzaldiak, erakusketak, topaketak… Hainbat jarduera, beraz, bakarrik, familian edo lagun artean egitekoak, badiako ondareak beste gisa batez ikusteko.
Donibane Lohizuneko eta Ziburuko ondareak agerian ematera engaiatuak diren gune eta elkarteek ere jarduera anitz proposatzen dituzte.
Iragan gertakariak
-
-
Arkitekturaren Frantziako jardunaldiak
Arkitekturaren Frantziako jardunaldiak kari, arkitektura eta dagozkion ofizioak ezagutzeko parada duzu. Bisita berezietan ala profesionalekilako topaketetan parte hartuz, Donibane Lohizuneko eta Ziburuko arkitektura garaikidea irakurtzen ikasiko duzu, gune berrituetatik sorkuntza garaikideetara.
Iragan gertakariak
-
-