Kulturaren, turismoaren edo prentsaren arloko profesionala zara eta Errekoletoak AOIZa edo Donibane Lohizuneko eta Ziburuko badiako ondare-guneak bisitatu nahi dituzu?
Zuri egokitu eskaintzak ditugu!
Errekoletoak AOIZean eta hirian
Autonomian ala gure hizlari-gidariekin, zoaz Donibane Lohizuneko eta Ziburuko badiako ondareak ezagutzera.
Komentu ohia alokatu
Errekoletoen komentuko kapera ohian, entzutegi bat eskura duzu.
Ekipamendu guziak ditu (6m x 4m-ko pantaila, bideo-proiektagailua, soinu sistema, argi egokigarriak) eta 298 eserleku ditu, desgaitasunak dituzten pertsonendako lekuekin.
Entzutegian erakusketak, mintzaldiak, kultura kolokioak, ikusgarriak (antzerkia, dantza, zirku garaikidea, diziplina anitzeko ikusgarriak) eta kontzertuak antola daitezke. Aldiz, gune horretan ezin da kultura jarduerarik, kirol jarduerarik, apairurik, bilkura politikorik eta merkataritza jarduerarik antolatu.


Prentsa gunea
Artikulu edo erreportaje bat egin nahi duzu? Gure hizlari-gidariak eskura dituzu, badiako ondarea agerian emateko proiektu orotan laguntzeko prest.
Errekoletoak AOIZaren prentsa txostena (pdf - 4Mo)kontsulta dezakezu.
Zure solaskidea
Harrera ona izan dadin, espero duzuna ahalik eta ongien jakin behar dugu. Informazio gehiago behar baduzu, gurekin harremanetan jar, dudarik gabe.
Informazioak ukateko eta erreserbatzeko, bitartekaritza taldea eskura duzu:
Zuzendaria
Amandine Guindet
05 59 51 61 67
amandine.guindet@baiestjeandeluzciboure.fr