XIV. mendeko zurezko zubia pasatu eta berehala dago herri barnea. Alde zaharreko karrika nagusiak, Pocalette karrikak, arkitektura-aztarna ohargarriak ditu, nahiz eta inbasioek behin eta berriz suntsitu. Lapurdiko hiri-arkitekturako ohiko etxeak ikus daitezke: harrizko etxe beherean, biltegiak edo saltokiak daude; eta gaineko partean, zurezko bilbadurak eta hegal-habedun egiturak. Karrika historiko horretan beste osagai interesgarri batzuk ere ikus daitezke: marrazkidun zolata-habea, perla-frisoz apaindu giltzarri zabalez osatu kalostra edota bolutaz apaindu kontsolek atxiki teilatu-hegal handia.