Pilota plaza

Sailak/Tags
  • Helbidea

    Pilota plaza,
    64500 Ziburu

XIX. mendean, zubia ibaian gorago ezartzearekin, plaza publiko berri bat sortu zen. 1826an, Herriko Etxe berriaren parean, herritarren diruzko parte hartzeari esker, pilota plaza bat sortu zuten. Bertan, Erdi Aroko pilota jokoetatik eratorri pilota partidak antolatzen zituzten. Ordutik, kantxan esku pilota eta pala partiden harrabotsak noiznahi entzuten dira. Pilota plaza, euskal paisaiako funtsezko osagaia izateaz gain, aisialdirako eta elkartzeko toki ezin hobea da.