1603an, Ziburu Urtubiako jaunaren menpetik askatu eta herri autonomo bilakatu ondotik, XVIII. mendean laster garatu zen. Kaia sortzeak aitzindegi-gaina agerian duten hegal-habedun etxe lerrokatuz osatu hiri-aitzinaldea eman zion. 1924tik 1937ra, orduan Baiona eta Hendaia lotzen zituen tranbiaren joan-etorriek kaia animatzen zuten. 1930eko agorrilean, kaiari “Ravel kaia” izena eman zioten, herriko seme Maurice Ravel konpositorea bertan zegoela. Lehengo bide batean kokatua den portuaren aitzinalde berezia Ziburuko herriaren arkitektura-nortasunaren funtsezko osagaia da.