Erdi Aroaz geroztik, portuaren parean, zirkulazio-ardatz historikoaren muturrean, plaza nagusia porturaino hedatzen da. XIX. mende arte, plazaren erdian merkatua zegoen; baina, 1883an, musikari kiosko bat ezarri zuten, eta, orduan, aisialdiko jarduerak gaina hartu zuen. Plaza saihestezina ontzijabeen etxe ohargarrienez inguratua da. 1660an, erregearen gortea hor egon zen, eta gertakari hark hiria azkarki markatu zuen. Hala, plazari gomit ospetsuaren izena jarri zioten. Donibandarren topaleku naturala da Luis XIV. aren plaza, eta besta anitz ere bertan iragaten dira.