Donibane Lohizuneko lorategi botanikoa itsasoaren parean dago, Artxiloko ezpondan. 2002z geroztik bisita daiteke, eta bertako itsasbazterreko flora ezagutzeko parada ematen du. Euskal kostaldeko paisaia naturalak eta bertako landare enblematikoak berrosatzen dituzte; adibidez, itsasbazterreko pinudia, dunak edota hezeguneak. Landaredia osatzeko, gaikako bildumak ere badituzte: bost kontinenteak, baliagarrien lorategia, labirinto botanikoa… Bisita gidatuak, tailerrak, natua ateraldiak, mintzaldiak eta erakusketak antolatuz, publiko zabalena baratzezaintza teknika naturalen oinarrietara eta, oro har, ingurumenaren babesera sentsibilizatzen dute.
Lorategi botanikoa

- Helbidea
31 Gaëtan de Bernoville karrika, 64500 Donibane Lohizune
Ordutegia:
- apirila, maiatza, ekaina, iraila, urria: asteazkena, larunbata, igandea eta besta egunak, 10:00-18:00.
- Uztaila eta agorrila: egun guziz, 10:00-18:00.