Kirolak

Sailak/Tags
  • Helbidea

    Donibane Lohizune eta Ziburu

Euskal pilota aspaldiko paume pilota motz eta luzeko jokotik sortu zen, eta XIX. mendean garatu zen, bereziki. Orduan, badiako bi hiriek horretarako lekuak eraiki zituzten: pilota plazak, trinketeak, ezker paretak, baita, 1960an, Jai Alai bat ere. Pilota jokoak pala, zesta-punta, esku pilota, txistera eta beste aldaera anitz ditu, eta ezinbesteko kirol bilakatua da. 1985az geroztik, Donibane Lohizuneko Jai Alai pilotalekuan, urtero, Zesta Puntako Nazioarteko Txapelketak antolatzen dira. Itsasoan, aldiz, arrantzaren eta ontzigintzaren ohituren ondorioz, XIX. mendean, laket itsasketaren garapen betean, batteleku zaharrak berrerabiltzen hasi ziren. Garaian belaz eta arraunez maneiatzen zen bospasei metro luzeko ontzi tradizionalari, kirolaren bitartez, erabilera berria eman zioten. 1960ko hamarkadan, zaleek eta elkarteek bultzaturik, arraunketa garatu zen, eta 1993an iritsi zen egungo garrantzia izatera, lehen Teink Trofeoa antolatzearekin.