Monumentu historiko gisa sailkatua, 1925ean.
1676ko iturria Olheta Baita ontzijabe etxe handiaren parte zen. XX. mende hasiera arte, horrek zuen herri barnea urez hornitzen. Obelisko baten gisa eraiki zuten, eta gaina piramidioi batez hornitu. Bi ontziz, zaldi batez eta haritz batez apaindu monumentu itxurako iturriak itsasbazterreko hiriaren aberastasuna adierazten du. Gorago, Ziburun ohikoak diren eskailera-pasabideetako baten zolan, dekantazio aska bat ezarri zuten, Bordagaineko muinotik zetorren ura iragazteko.