Itsas ezpondak

Sailak/Tags

Pirinioetako mendilerroaren muturrean, badiako bederatzi kilometroko itsasbazter arrokatsuek eta hondartzek paisaia ohargarri eta kaltebera osatzen dute. Kostako zinta plaka iberikoek eta Europako plakek elkarrengandik hurbildu eta talka egin zutelarik sortu zen. Lekuaren berezitasun nagusia da harri plegatu handiak ur-azaletik ateratzen zaizkiola. Marga eta kare flysch horiek karezko geruza gogor eta margazko geruza samur aldizkatuz osatuak dira. Sistema hori kaltebera denez, kosta zinta pixkanaka gibelatzen ari da.