Ikasleentzat

Irakaslea zara eta ikasleak haien ondarea eta bizi ingurumena ezagutzera eraman nahi dituzu?

Zuentzat pentsatu jarduera guziak ikus itzazu!  

Errekoletoak AOIZean eta hirian

Errekoletoak AOIZa ikasleak ondareari buruz sentsibilizatzeko tresna zinez egokia da. Urte osoan, haur eskolatik terminalerako ikasleendako gaikako bisitak eta tailer jostagarriak antolatzen ditugu.

Errekoletoak AOIZeko lehen solairuan, gomitendako tailerra ikasleak hartzeko bereziki antolatua da. Marrazkia, moldaketa, eraikuntza ala jokoa, funtzio anitzeko gune horretan jarduera anitz antolatzen dira.

Hirian, hainbat bisita formatu proposatzen ditugu, xedeen eta irakasleen helburu pedagogikoen arabera egokituak.

Gure gazteendako bitartekariak Arte eta Kultura Hezkuntzako (AKH) proiektuak proposatzen ditu, urte guziz, ikasleak gauza berriak ikastera eta parte hartzera bultzatzeko eta arte eta kultura bizia denen eskura emateko.


Esploratzaileak programa

Gure bitartekaritza momentuez gehiago jakiteko, hezkuntza jardueren programa telekarga ezazu, behereko estekan.

Zure solaskidea

Informazioak ukateko eta erreserbatzeko, bitartekaritza taldea eskura duzu:

Gazteendako bitartekaria
Maider Mourguiart
05 59 51 61 75 / 06 64 34 33 00
maider.mourguiart@baiestjeandeluzciboure.fr