Haurrak eta familiak

Familian ezagutza eta ikaskuntza esperientzia paregabea bizi nahi baduzu, zatoz AOIZera:

Donibane Lohizunetik Ziburura, gomitendako tailerretik erakusketetara, Errekoletoak AOIZeko lantaldeak adin eta gustu ororendako jarduerak asmatzen ditu! Handiak eta ttipiak Donibane Lohizuneko eta Ziburuko historian eta arkitekturan murgilduz ikastera eta jostatzera animatzen ditugu!

Errekoletoak AOIZean

Haurrek Errekoletoak AOIZa ezagutzeko gazteendako ibilbidea egin dezakete. Bitartekaritza tresna interaktibo eta jostagarriak eskaintzen dizkie (maketak, jokoak, ekaiteka, bideoak...)

Gunean bertan, gomitendako tailerrak ttipiendako eta handiendako jarduerak proposatzen ditu, erakusketa iraunkorraren ala behin-behineko erakusketaren inguruan.

Egitarau osoa agendan duzu Agenda kontsultatu

Hirian

Gure ondarearen bitartekariak segituz, Donibane Lohizuneko eta Ziburuko ondarearen aberastasunak hainbat gisara ezagutzeko parada ukanen duzu.

  • Ipuin ibilaldi zirraragarri eta magikoetan, istorioak pizten dira. Ttipiei bezala handiei ondarea beste gisa batera ikusteko parada ematen die.
  • Ibilbide artistikoetan, haurrek ondarea eta arkitektura beste gisa batera ezagutzeko parada dute, hizlari-gidarien ondoan jarduten diren aktore, musikari edo kontalariei esker.
  • Inkestetan, familiek inkesta bat askatu behar dute. Bisita berezi horietan, parte hartzaileek behaketa zentzua eta jakinmina landu behar dituzte.
Argazki kreditua: Raphaële Connesson
 Argazki kreditua: Komcébo

Egitarau osoa agendan duzu Agenda kontsultatu

Hitzorduak

Haur eta gazteendako jarduerez informazio gehiago ukateko, Hitzorduen programa telekarga, behereko estekan klik eginez.

Hitzorduak” programa telekargatu (pdf - 3Mo)

Gure hitzorduak sarean eros daitezke. Programa osoa agendan duzu.

Gure hitzorduetara izena emateko, hemen klik egin: Txarteldegira sartu

Informazio praktikoak