Donibane Lohizuneko eta Ziburuko portuko gastronomia tradizioak itsasoko elikagaiak ditu oinarri. Bi jaki nagusi aipa daitezke: ttoroa, arrainak eta itsaskiak nahasten dituen arrantzaleen familia-zopa tradizionala, eta marmitakoa, lehen itsaso zabalean kozinatzen zen atun errezeta. Eguneroko jaki horiek portuko sukaldaritzako ikur bilakatu dira. Badiak pastizagileen espezialitate batzuk ere eskaintzen ditu, hala nola Adam etxeko makarroi famatua, Luis XIV.ak Donibanen egon zelarik zoragarria atzeman zuena. XX. mendean, Pariès etxeak, Kanouga karamelu eta txokolatezko gozokia sortu zuen, eta gero “Muxu” deitu makarroia; biek orain ere segitzen dute gormantak xoratzen. Berriki, Egiategia tailer berritzaileak badiako paisaia gastronomikoari itsaspeko ardogintzaren bisaia gehitu dio.