Gainaldeko itsasargia

Sailak/Tags
  • Helbidea

    Donibane Lohizune eta Ziburu

Monumentu historiko gisa sailkatua, 1993an.

Donibane Lohizune eta Ziburuko itsasargiak 1870eko hamarkadan sortu ziren, portuaren pasaldia seguragoa izan zedin. 1937an badiaren irudi enblematiko bilakatu ziren, Itsasargien eta balizen zerbitzuko ingeniari batengana jo ordez, itsasargiak eraikitzeko ardura André Pavlovsky arkitektoari eman baitzioten. Departamenduko arkitektoa jadanik bertan zegoen eraikinean oinarritu zen, baina eraikin modernista proposatu zuen, eta mugimendu neoeuskaldunarekin uztartu. Ekialdeko izkinako gainaldeko terraza zaharraren barandaren zati bat kendu zuen, eta, hala, dorreari profil luze eta mehea eman zion. Dorreko hormen sartze eta ateratze jokoez, bertikaltasuna areagotu zion. Iparraldeko aitzinaldean, argia branka-bular formako balkoiaren angeluekin jostetan dabil, eta horrek abilki azpimarratzen du eraikina itsas arlokoa dela. 1973an, itsasargia automatizatu zutenez, 1937tik antolatzen zen zaintza eta hiru zaindari-familien lana bukatu ziren. “Pavlovsky itsasargiak”, Frantziako itsasargien paisaian eraikin bereziak izateaz gain, bi herrietako ikur bilakatu dira.