Euskal Herria, ezer baino lehen, “euskararen herria” da. Bertako hizkuntzaren jatorria ezezaguna izanik ere, Europako zaharrenetarikoa dela badakigu. Gure lurraldeko nortasunaren funtsa da eta munduari buruzko ikuspegi berezia adierazten ditu. Hala, toponimia, bizimoldeak edo gizarte-harremanak ulertzeko, euskararen argia ezinbestekoa da. Bestalde, euskarak gero eta toki gehiago du irakaskuntzan: egun, Ipar Euskal Herriko eskolen %60tan baino gehiagotan irakasten da. Gure badiako bi hirietako bakoitzak bere ikastola du, ikasleek murgiltze sisteman ikas dezaten. Elebitan ikasteko aukera zenbait ere badira, eskola pribatu eta publikoetan, haur eskolatik lizeora. Euskara egunero erabiltzen eta transmititzen da, eta bertako kantuak, musika eta dantza biziarazten ditu.