Errekoletoen komentua

Sailak/Tags
  • Helbidea

    2 François Turnaco kaia,
    64500 Ziburu

Ordutegia:
  • Udatik kanpo: (apiriletik ekainera / irailetik azarora) asteartetik ostiralera: 14:00-18:00
  • Larunbatetan: 10:00-13:00 eta 14:00-18:00
  • Uztailean eta agorrilean: asteartetik igandera: 10:00-18:00

Monumentu historiko gisa sailkatua, 2013an.

Portuaren kudeaketaren inguruko gatazkaren, 1609ko sorginkeria auzien eta Espainiatik kanporatu moriskoen eta juduen etorreraren ondotik, 1611n, Errekoletoen ordenako fraideei dei egin zieten, herritarren arteko harremanak bake zitzaten. Portuaren erdian, bi hirietako zubiari lotu eta ustiatu gabeko uhartetxoan, 1613tik goiti, frantziskotarren ordena erreformatuko fraideek komentua eraiki zuten. Frantziskotarrek erlijio-arauak hertsiki betetzen zituztenez, haien pobreziako botoari jarraikiz, soiltasun handiko komentua eraiki zuten. Eraikinak, halere, mustra handiko elementuak ditu: freskoz apaindu bi areto, Frantziako Iraultzan Ziburuko elizara mugitu erretaula barrokoa, Luis XIV.aren ezkontzaren ondotik Mazarinek eskaini putzu jeinutsua, gainean monumentu itxurako hegia duena. 1791n, Errekoletoen ordenako fraideak kanporatu zituzten; gero, komentua kaserna, presondegi eta bazka-biltegi gisa erabili zuten. Ondotik, XIX. mende hastapenean, ondasun nazional bilakatu zen. 1821ean, kalostra aduanetako zerbitzuaren egoitza izan zen. 1900etik goiti, kapera gazitze-tailer gisa egokitu zuten. 2007an aduanak joan ondoan, Errekoletoen komentua zaharberritzeko xedea agertu zen, bertan arkitektura eta ondarearen interpretazio zentroa sortzeko.