Erakusketa iraunkorra
Errekoletoak AOIZa 1000 m2 baino gehiagoko monumentu historikoaren baitan dago. Erakusketa iraunkorra biltzen duen ibilbidearen inguruan antolatua da. Bertan ibiliz, Donibane Lohizuneko eta Ziburuko badiako itsas abentura molde jostagarrian ezagutzeko parada ukanen duzu, XVII. mendeko komentuan.
Joko interaktiboak, mappinga, filmak, soinu bandak, maketa hunkigarriak eta ekaiteka proposatzen dizkizugu, badian erabat murgil zaitezen. Donibane Lohizuneko eta Ziburuko ondarea zenbait gunetan antolatua da:
- Kalostra: komentuko bizia
- 1. gela: Lurraldeko historia, hirigintza eta arkitektura bilakaera
- 2. gela: Errekoletoen komentuaren historia, sortzetik berritzera
- 3. gela: Itsas abentura, lurraldearen muinean
Azkenik, erakusketa iraunkorrean barna “gazteendako” ibilbidea ere bada. Haurrei ikaskuntza prozesuan eragile izateko parada ematen die.



Behin-behineko erakusketak
Urte osoan zehar, Errekoletoen AOIZak ondarearen mila aurpegiak aztertzeko bideak zabaltzen ditu, behin-behineko erakusketak antolatuz, horretarako moldatu guneetan:
- Kapera ohia: behin-behineko erakusketa handietarako.
- Bistalekua: formatu ttipiko behin-behineko erakusketetarako.


Ikus behin-behineko erakusketak
Bisitarako planoa
Errekoletoak AOIZeko ateak zabal, proposatzen dizkizugun erakusketak ikusteko.
- 1. Harrera
- 2. Hegoaldeko hegala (behin-behineko erakusketa)
- 3. Kalostra (erakusketa iraunkorra)
- 4. Kapera
- 5. 1. gela – Donibane Lohizune eta Ziburu mendeetan barna (9min-ko bideoa) (erakusketa iraunkorra)
- 6. 2. gela – Errekoletoen historia (erakusketa iraunkorra)
- 7. 3. gela – Itsas abentura (erakusketa iraunkorra)
- 8. Bistalekua (behin-behineko erakusketa)
- 9. Irteeta, harrera gunetik
Errekoletoak AOIZeko erakusketa ibilbide osoa euskaraz, frantsesez, ingelesez ala gaztelaniaz egin daiteke. AOIZeko helgarritasunaren araberako guneak: igogailua, behereko solairuko eta lehen solairuko ibilbidea, komuna.
Ordutegiaz eta prezioez gehiago jakiteko: Ikus informazio praktikoak