Behin-behineko erakusketak

Ikus Errekoletoak AOIZeko eta Donibane Lohizune eta Ziburuko behin-behineko erakusketak.

2025eko behin-behineko erakusketei buruz informazio gehiago (pdf - 3Mo)

Agendaz informazio gehiago

Udako erakusketak

Iragan erakusketak

Denak hondartzara!

Affiche exposition tous à la plage

Erakusketa hori arkitektura eta ondare hiriak sortu du. Erakusketak Frantziako itsasbazterreko arkitekturaren eta hirigintzaren berezitasuna aurkezten du, XVIII. mendetik XXI. mende hastapenera. Hastapenean aiherra eta lanjerosa zena opor leku bilakatu zen, eta, pixkanaka, masa turismoaren norako kutun bihurtu zen.Erakusketa horren ildo beretik, badiako herriarteko sindikatuak kudeatzen duen Errekoletoak AOIZak eszenografia ibilbide osagarria proposatzen du, eta Donibane Lohizuneko eta Ziburuko abentura balnearioaren gertakari nagusiak agerian ematen.

2024eko ekainaren 1.etik agorrilaren 24ra

Errekoletoak AOIZean

Erakusketak

Iragan erakusketak

Itsasoko gutunak

affiche exposition lettres de la mer

XVIII. mendeko gerletan, kortsario ingelesak eta Royal Navyko ontziek Euskal Herriaren eta Frantziaren kolonien artean merkataritza ontzi anitz miatu zituzten. Ehunka gutun bahitu zituzten, hartzailearengana sekula iritsi ez zirenak, eta ibilbidea Londresko Artxibo Nazionaletan bukatu zutenak. Itsasoko gutunak erakusketari esker, gutun horiek ahanzturatik itzuli dira. Euskararen idatzizko erabilpenaren berri ematen dute, eta ozeanoz haraindi atxikitzen ziren familia eta lan harremanak agerian ematen. Erakusketa CORBAN proiektuaren baitan antolatu da; UPPA unibertsitateko ITEM eta IKER laborategiek eraman dute, eta Akitania Berriko eskualdeak diruztatua da.

2024ko urriaren 1.etik azaroaren 2ra

Errekoletoak AOIZean

Zokoako gotorlekua


Erakusketak Zokoako gotorlekuaren bilakaera azaltzen du, XVII. mendetik XX. mendera. Itsas Begia elkarteak 2011n sortu gotorlekuaren maketa eta hainbat argazki eta mapa hautatu ikusteko parada da!

2024ko irailaren 3tik irailaren 28ra

Errekoletoak AOIZean

Estanpa, arte librea!

Errekoletoak AOIZak lehen aldiz parte hartu du Estanparen Bestan. Karia horretara, Labo estampe kolektiboko artistei ateak zabaldu dizkie. Kaperatik erakusketa geletara, haien obren bitartez, estanpa garaikidearen aberastasun artistikoa ezagutuko duzu. Bistalekuan, zenbait historia nozio hartu ondotik, Urquijo Familia Saindua eta Marinela eskoletako ikasleen lana ikusteko parada izanen duzu, grabaduraren artearen hastapenak ikasi baitituzte. Gure grabatzaile ikasleek Eguzki Erregearen eta Espainiako Infantearen ezkontza berrinterpretatu dute, garai hartako grabaduretan oinarrituz.

2024ko maiatzaren 2tik maiatzaren 25era

Errekoletoak AOIZean

Berregin, berritze obrak argitan


Erakusketak guneko obretan murgiltzea proposatzen du. Marrazki zaletuek, Marie Dupont artistarekin batera, obra liburuxkak sortu dituzte; horien ondoan, Komcébo estudioko Mathieu Mengaillou argazkilariaren zortzi ofiziale potret ikusteko parada da.Irudi horiez gain, obren bitartean filmatu bideo erreportaje bat ere ikusgai izanen da. Gune bat haurrei utziko diegu, obra horiei buruzko lekukotasunak utz ditzaten.

2024ko martxoaren 30etik apirilaren 27ra

Errekoletoak AOIZean

Errekoletoen komentua, aduanatik arrantzara

ARC&SITES architectes 2023 - Argazki kreditua Komcébo

Erakusketak errekoletoen komentuak Frantziako iraultzaren ondotik fraideak joan zirelarik izan zituen erabilpenak aipatuko ditu. Kalostra aldean aduana plantatu zen, eta kapera aldean, berriz, arrantza. Komentu ohia bizialdi horien arabera itxuraldatu zen.

2023ko azaroaren 28tik 2024ko urtarrilaren 6ra

Errekoletoak AOIZean

Hiriko erakusketak

onibane Lohizunen eta Ziburun hiri erakusketak ere baditugu!

Hiri eremuan ere erakusketa bat ikus daiteke, historia, arkitektura eta hirigintza doi bat bereganatzeko.

Iragan erakusketak

Berregin, obrak bidean

Argazki kredituak: Komcébo

Errekoletoen komentu ohiaren berritze eta handitze obrak 2021ean hasi ziren. Badiako Sindikatuak kudeatzen ditu, eta hamabost ofizioko langileak biltzen dituzte. Horien artean, ondarearen zortzi ofiziale ohoretan emanen dira. Komcébo estudioko Mathieu Mengaillou argazkilari profesionalaren begiradak lagundurik, bakoitzak aurpegia, tresna bat eta jestu bat erakutsiko ditu. Berregin hiri erakusketari esker, Donibane Lohizuneko Luis XIV.aren plazan eta Ziburuko Camille Jullian plazan, Errekoletoen geroa prestatzen ari direnen ondora murgiltzen ahalko zara.

2022ko irailaren 13tik urriaren 28ra

Donibane Lohizune eta Ziburu

Klik! Klak! argazki bat, istorio bat

Ziburuko eta Donibane Lohizuneko karriketan, lehen mailako bi bosgarren urteko klase Abel Bourgeois argazkilariaren 18x24 kameraren aitzinean paratu dira. Artistak gure badiako argazkiak eta postal zaharrak hartu ditu erreferentzia. Argazki horiek, parez pare ezarriz, hiri horiek “kontatzen” dizkigute.

2021eko irailaren 17tik azaroaren 1.era

Donibane Lohizune eta Ziburu