Denentzat

Hainbat mendeko historia duen itsas hiria ongi ezagutu nahi baduzu, zatoz, bakarrik, familian ala lagun artean, Donibane Lohizuneko eta Ziburuko badiako ondareak ikertzera!

Errekoletoak AOIZean

Errekoletoak AOIZeko erakusketa ibilbideak Donibane Lohizuneko eta Ziburuko badiako historia eta ondareak ezagutzeko parada emanen dizu, XVII. mendeko errekoletoen komentu ohian sartuz.

Erakusketa zure aldetik ala Errekoletoak AOIZeko hizlari-gidariekin bisita dezakezu.

  • Bisita autonomoan dispositibo interaktibo eta jostagarrietan ibiltzen ahalko zara, gunea bera eta badiako ondareak ezagutzeko.
  • “Errekoletoen komentua, historia eta berritze lanak” bisita iruzkinduan, Errekoletoen AOIZaren baitan, lau mendeko oinordetza kontatuko dizugu, kaperatik komentuko eraikin ohietara; historian barna bertan egon diren fraideak, mugazainak eta beste hainbat pertsonaia ezagutzeko parada izanen duzu.
  • Ibilbide artistikoak ere antolatzen dira komentu ohian, eszena irekia balitz bezala, ondarea eta arkitektura molde berezian ezagutarazteko. Gure hizlari-gidariekin batean, aktoreak, musikariak eta kontalariak entzuteko parada ederra da.

  ARC&SITES architectes 2023 - Argazki kredituak: Komcébo

Egitarau osoa agendan duzu Agenda kontsultatu

Hirian

Donibane Lohizuneko eta Ziburuko monumentuetan, hainbat bisita formatu proposatzen dira, badiako ondarearen eta arkitekturaren aberastasuna ezagutarazteko.

  • Bisita iruzkinduetan, Donibane Lohizunen eta Ziburun barna ibiltzen ahalko zara, garai bat, monumentu mota bat, auzo bat ala paisaia jakin bat aztertzeko.
  • Ondare tarteetan, bazkari tartean bisita laster bat egiten ahalko duzu (30 minutukoa), Donibane Lohizuneko eta Ziburuko ondareko osagai edo gune bati buruz.
  • Ibilbide artistikoetan, ondareari buruzko beste begirada mota bat ikusteko parada ukanen duzu, hizlari-gidarien ondoan jarduten diren aktore, musikari edo kontalariei esker.
Argazki kredituak: Komcébo

Hitzorduak

Hitzorduen programa kontsulta ezazu: tailerrak, bisitak, ibilbide artistikoak eta beste hainbat gertakari, bisitari ororentzat!

Programa telekargatu (pdf - 3Mo) 

Gure hitzorduetara izena emateko, hemen klik egin Txarteldegira sartu

Informazio praktikoak