Monumentu historiko gisa sailkatua, 1987an.
XVII. mendean, Itsasoko edo Doloreetako Ama Birjinari eskaini kapera zahar baten kontra dorre bat omen zegoen, gaur egun desagertuta dagoen gotorlekuan. Eraikina eginkizun militarretarako baliatzen segitu zuten, Inperioa arte, eta gero bi mundu gerletan. XIX. mendean, kanpoko otoizleku bat sortzearekin, eraikina hastapeneko erlijio eginkizunera itzuli zen. 1912an, Saint-Germier arkitektoak eroria zen eraikina Erdi Aroko izpirituan berrantolatu zuen, dorreak funtzio turistiko berria izan zezan. Garai batez, dute eta pastizategia ere izan zen. Herria 2010ean Bordagaineko dorrearen jabe egin zen eta zaharberritu zuen. Orain, erakusketak eta hitzaldiak antolatzeko baliatzen da.
Bisitagarria.