Bisita eta tailerren egutegiari buruzko argibideak.
Haurrek eta helduek Donibane Lohizuneko eta Ziburuko ondareak aktiboki ezagutzeko parada anitz dute!
Etortzekoak
Gure bisita eta tailerren egitarauari buruzko informazio gehiago (pdf - 3Mo)
Iragan tailerrak
Ene gutuna itsasoari
XIX. mendea arte, gutunak gutunazalik gabe igortzen ziren. Plegatzen ziren, idatzi hitzak babesteko gisan, eta leku bat atxikiz hartzailearen helbidea idazteko. Plegatzeko manerak bazuen zentzurik: formak berak gutunaren nolakotasuna iragartzen zuen. Itsasoko gutunak erakusketaren baitan, haurrei hizkera sotil horren hastapenak erakutsiko dizkiegu.
2024ko urriaren 23a eta 30a, asteazkena, 10:00-12:30
Errekoletoak AOIZean
Pop-up tailerra
Arkitektogai gazteak, tailer hau zuentzat da! Euskal estiloko etxeak guzien artean aise ezagutzen dira: zurezko bilbadurak eta, noski, kolore gorri, berde eta zuriak. Donibaneko eta Ziburuko oporleku enblematiko horietan oinarrituz, har aizturrak eta arkatzak, pop-uparen teknika ikas eta irudimenari ateak zabal, zure ametsetako oporretako etxea sortzeko!
2024ko uztailaren 11 eta 25a, agorrilaren 8a eta 22a, ostegunak, 10:00-12:00
Errekoletoak AOIZean
Bidaia liburuxka
Zatoz Zokoako eta Donibane Lohizuneko oporren eta garai balnearioaren gaiaz “bidaia liburuxka” bat sortzera. Bisitan zehar, hizlari-gidari batek aurkezpen historikoa eginen dizu, eta Ziburuko Libre comme l'art tailerreko Mariek sortzen lagunduko zaitu.
2024ko uztailaren 5a eta agorrilaren 2a, ostiralak, 9:30-12:30
Donibane Lohizune eta Ziburu
Estanpa ikasten

AOIZa tailer bilakatuko da, kolorezko goma gaineko grabaduraren teknika lantzeko, Labo estampe kolektiboko artistekin. Taulierak ekar; guk matrizea, gubiak, papera, tinta eta prentsa eskura emanen dizkizugu!
2024ko maiatzaren 25a, larunbata, 10:00-12:30
Errekoletoak AOIZean
Obra liburuxka

Marrazkia, akuarela eta historia aurkikuntzak maite badituzu, zatoz berritua izan den errekoletoen komentu ohia bisitatzera, hizlari-gidari batekin eta Libre comme l’art tailerreko Marie Dupontekin. Bakoitzak bere liburuxka eginen du, marrazkiz, akuarelaz eta obretako anekdotaz osatua. Ondotik, zuen lanetako batzuk hautatuko ditugu, “Berregin, itzul gaitezen berritze obretara” erakusketan ager daitezen! Marrazteko material guzia eta euskarriak eskura emanen ditugu tailerrean.
2024ko martxoaren 23a, larunbata, 9:30-12:30
Errekoletoak AOIZean