Kantuak, musikak, dantzak eta zeremoniek betidanik alaitzen dute badiako giroa. XVI. mendean, Aita sainduak onartu zuen Donibaneko parrokian Besta Berriren eguna aldatzea, marinelek Ternuara joan aitzin bestan parte har ahal izan zezaten. Duela bost mendez geroztik, Frantziako estatuan berdinik ez duen tradizioa Eguberri ondotik ospatzen da, Epifaniako igandean, Errege magoen adorazioa irudikatzen duen haur prozesioaren bidez. Urtean zehar beste hitzordu garrantzitsu batzuk daude; Donibaneko eta Bixintxoko bestak, bereziki. Besta horiek ohitura zaharrak eta berrikuntzak nahasten dituzte, eta Donibane Lohizuneko eta Ziburuko portuko nortasunaren parte den ondare immaterialaren bizitasuna agerian ematen dute.