1864an trenbidea iritsi eta herria opor leku bilakatu ondoan, Ziburu bazter guzietarik etorri artisten bilgune bilakatu zen. 1920ko hamarkadan, Bederatzien Taldea Ziburun finkatu zen, Pocalette karrikaren eta Anchochoury ostatu etxearen artean. Mugimendu inpresionistaren eta postinpresionistaren ildoko taldean, besteak beste, Ramiro Arrue, Labrouche, Ribera, Choquet eta Masson biltzen ziren. Bakoitzak bere gisan, baina elkarrekin, euskal margolaritza erregionalista sortu zuten, portuko eta baserri-munduko eguneroko bizitzan oinarrituz. Beste margolari ospetsu batzuk ere babesleku goxo honetan egon ziren, hala nola Henri Matisse, 1940ko ekainean Etxe barnea Ziburun margotu zuena.