Urdazuriko ibarraren muturrean, barta paisaiak bi herrietako lurraldea zatitzen du. Bartetan mareak izaten dira, eta horien puntan, muino eta gain oihantsuak daude. Paisaia balio ohargarria dute, paisaia eraikiaren bazterrean pentze eta oihan arnasguneak osatzen baitituzte.