Urteko edozein garaitan, Errekoletoak AOIZa bisitatu aitzin eta ondotik, esperientzia iraunarazteko, badiako ondareak zure aldetik ezagutu ditzakezu!
Aplikazioa
Ondarea smartphonearen laguntzaz beste manera batez ezagutu nahi duzu?
“Errekoletoak AOIZa” gure aplikazioak lagunduko zaitu Donibane Lohizuneko eta Ziburuko karrikak kurritzen. Badiako ondareaz dena jakinen duzu!
Aplikazioan sartzeko aterabide zenbait:
- rririk telekarga dezakezu Google Play Storen edo AppStoren, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez;
- Azpiko QR-kodea eskana dezakezu ere:
Argitalpenak
“Badian barna” ibilbidea
Familian, bakarka, oinez ala bizikletaz, badia zuk nahi duzun gisara agertuko zaizu!
“Ibilbideak” Arte eta historia herrialdearen lehen argitalpena da. Donibane Lohizuneko eta Ziburuko funtsezko guneak ezagutzeko, bi zirkuitu proposatzen ditu. Karrika historiko ala gordeak kurrituko dituzu, denboran gibel egiteko eta bi hiri banaezinen paisaia moldatu duten mendeak sentitzeko.
Argitalpena Errekoletoak AOIZean eta Donibane Lohizuneko eta Ziburuko turismo bulegoetan eskura daiteke (4€), frantsesez ala euskaraz. :
- frantsesez : Parcours Saint-Jean-de-Luz et Ciboure, au fil de la baie
- euskaraz : Donibane Lohizune eta ziburuko ibilbideak, badian zehar


“Donibane Lohizune / Ziburu: Badiatik Urdazuri bazterretara”
Prochainement disponible
Arte eta historia herrialdeak “Badiatik Urdazuri bazterretara” topogida (pdf - 3Mo) aurkezten dizu. CPIE Euskal itsasbazterrak diseinatua da, AOIZeko lantaldearekin lankidetzan.
Badiatik Urdazuri bazterretara, topogida zurekin har eta zoaz euskal itsasbazterreko erronka eta arrisku handiei buru egiten dien ibilbide zoragarria ezagutzera.