XIX. mende hondarrean, zenbait ekaitzek Donibane Lohizuneko Barrako auzoa irentsi eta hiria biztanlez hustu zutenez, azkenean, Napoleon III.aren sostenguari esker, bi hiriek Zokoako, Artako eta Santa Barbarako digen aterpea ukan zuten. 1864tik 1898ra, obra erraldoiak egin zituzten, hondoko harkaitz guneetan oinarrituz uharri artifizialak eraikitzeko, eta horien gainetik, horma landuak. Digak eraiki zituztenetik, urte guziz, “blokeak ureratzea” deitu kanpaina antolatzen dute; hots, hamabost tonako hogeita hamar bat bloke digen oinetan urperatzen dituzte, neguko ekaitzek higatzen baitituzte. Blokeak Departamendu kontseiluak bertan eraikitzen ditu, eta, XIX. mendeaz geroztik, blokeak garraiatzeko pontoi batek garraiatzen ditu. Prozedura ikusgarri hori uda garaian egiten da, marea koefizienteen eta haizeen arabera.