Auzo desagertua

Sailak/Tags
  • Helbidea

    Donibane Lohizune

XVII. mendean, badia hesten zuten babes naturalak poliki-poliki higatu ziren, eta, orduan, itsasoa Barrako auzoari erasotzen hasi zitzaion. 1707tik goiti zenbait babes-horma eraikirik ere, 1749ko eta 1782ko ekaitzek hamar bat karrika, ehun eta berrogeita hamar etxe eta Urtsulatarren komentua suntsitu zituzten. 1836tik goiti, orduan herritar anitz galduak zituen hirian, Vionnois ingeniariak auzoa babesteko azken berme-horma eraikiarazi zuen. 1864tik goiti, badia itsas harresien bidez behin betiko hetsi ondoan, babes-obra hori laster berrantolatu zuten, eta donibandarren eta bisitarien itsasbazterreko ibiltoki kutuna bilakatu zen.