1960ko hamarkadan, Senegaleko uretan atuna eta Mauritaniako uretan sardina franko arrantzatuz ekonomia berrabiatu zenez, portuan ehun ontzi baino gehiago, mila berrehun marinel eta hamabost bat kontserbategi ziren. Biltegiratzeko azpiegiturarik ez zegoenez, arrantzaleen eta kontserbategien sindikatuak Merkataritza ganberari 1200 tona arrain atxiki zitzakeen biltegi hotz bat sortzea galdegin zion. 1964an, Pierre Prunet monumentu historikoen arkitekto buruak tokiko arkitekturatik zinez urrun zegoen eraikina proposatu zuen, modernoa eta funtzionala. Erabilpenak hala galdeginik, karga igogailu bat aterpe zezakeen teilatu alde makur bat egin zioten, eta bertatik, sei izozketa gela. 1979an, eraikina berrantolatu zuten, Donibane Lohizuneko eta Ziburuko arrain saltokia har zezan.