Zer dira AOIZak?
Arkitekturaren eta Ondarearen Interpretazio Zentroak (AOIZ) hurbileko kultura eraikinak dira. Arte eta historia herrialde eta hirien sareko lurraldeetako arkitektura eta ondarea ikusle ororengana helaraztea, bisitariak sentsibilizatzea, informatzea eta formatzea dituzte helburu.
Museoek ez bezala, AOIZek ez dute bildumarik. Ondareak ezagutzeko, interpretazio tresnak baliatzen dituzte:
- Joko interaktiboak
- Mappinga
- Filmak
- Soinu bandak
- Maketa maneiagarriak
- Ekaiteka


Dispositibo horiek bisita ibilbidean barna kokatuak dira eta bisitariak laguntzen dituzte lurraldeko ondarearen eta arkitekturaren historia ulertzen.
AOIZera nornahi joan daiteke. Transmisio gune paregabea da, hiria ulertzeko, bertan kokatzeko eta lurraldeko beste kultura guneak ezagutzera joateko tresnak eskura ematen baititu.
Errekoletoak AOIZeko lantaldea
- Zuzendaria
Amandine Guindet - Administrazio eta finantza arloko arduraduna
Chantal Etchebaster - Jende guziendako bitartekaria
Myriam Touati - Gazteendako bitartekaria
Maider Mourguiart - Teknika kudeatzailea
Christian Larralde - Harrera arduraduna
Camille Manon