Munduko eguneroko arkitekturaren aldeko engaiamendua hartzea

(c) Benoit Alazard

Sailak/Tags
Irekitzea Hestea raz
Irekitzea Hestea raz

2025/06/30tik - 2025/06/30ra

  • Telefonoa

  • E-mezua

  • Denentzat
  • AOIZ
  • Helbidea

    2 François Turnaco kaia
    64500 ZIBURU  

Loïc Parmentier arkitektoa eta Lyongo goi-mailako arkitektura eskola nazionaleko irakaslea da. 2014an, Atelier de Montrottier sortu zuen, Montrottier herrian, Monts du Lyonnais mendiguneko azken mugetan, haurretik ezagutzen duen baserrialdeko giro hartan. 2020an, Frédéric Babe juntatu zitzaion. Izan ere, biek elkarrekin arkitektura eta hirigintza ikasi zuten, Simon Teyssou eta Frédéric Bonnet irakasleenganik, Clermont-Ferrandeko goi-mailako arkitektura eskola nazionalean.

Hurbiltasuneko arkitektoak dira biak. Edozein motatako proiektuak egiten dituzte eta esku hartzeko maila guzietan interes bera dute. Tokiko ekosistemak, zirkuitu laburrak eta jatorri biologiko eta geologikoko materialak nabarmentzen dituen ikusmolde orokor bati jarraikiz lan egiten dute, eraikitakoaren zerbitzura, haren transformazioaren, konponketaren edota mantentzearen zerbitzura. 2024an, 10+1 Arkitektura Saria, Europe 40 under 40 Europako saria eta Egur Eraikuntzaren Sari Nazionala irabazi zituen Atelier de Montrottier-ek.

Ekainaren 30a, astelehena, 11:00etan

Sartzea urririk