Errekoletoak, 400 urteko historia
Errekoletoen komentuak lau mende ikusi ditu iragaten; Donibane Lohizuneko eta Ziburuko historiari arras lotua zaie.
- XVII. mende hasieran, Donibane Lohizuneko eta Ziburuko lurraldean iraulketa anitz gertatu ziren. Tentsio handienak sorginen auzien inguruan finkatu ziren, biztanleak zinez zatitu baitzituzten.

- 1611n, Frantziskotarren ordenatik eratorri fraide errekoletoak portu erdian kokatu ziren, ordu arte baliatzen ez zen uhartean, biztanleen arteko harremanak baketzeko asmoz.
- 1791n, fraide errekoletoak kanporatu zituzten eta komentua kaserna, presondegi eta zuhain denda gisa baliatu zuten.
- 1821ean, kalostran Aduana zerbitzua ezarri zuten, 2007 arte. 1900tik 1975era, kapera, aldiz, gazitze-tailer gisa antolatu zuten.

- 2021ean, komentu ohia zaharberritzeko proiektu bat abiatu zen, Monumentu Historiko gisa sailkatua baita. Ordukoa da Arkitekturaren eta Ondarearen Interpretazio Zentroa (AOIZ) sortzeko asmoa.



- 2023an, Errekoletoak AOIZa estreinatu zen. Geroztik, bisitariek lau mendeko historia duen guneko aberastasunak ezagutzeko parada dute, kaperatik komentuko eraikin ohietara.
Berritze lanen historia
2016an, Donibane Lohizuneko eta Ziburuko badiako herriarteko sindikatuak “Arte eta historia herrialdea” labela eskuratu orduko, errekoletoen komentu ohian Arkitekturaren eta Ondarearen Interpretazio Zentroa (AOIZ) sortzeko proiektua abiatu zen. Marrazki bidezko lehiaketa antolatu zen, eta Arc&Sites – Architectes, Patrimoine et Création agentzia izan zen hautatua, ordu arte sekula berritua izan ez zen gunearen zaharberritze proiektua bere gain hartzeko.
Bi urteko berritze obrak
2021etik goiti, obrak abiatu ziren, Arc&Sites agentziako ondarearen arkitekto Rémi Desalbresen gidaritza pean, hainbat ofizioko langilerekin batean.

Bi urtez, errekoletoen komentu ohian zaharberritze eta handitze obra handiak egin zituzten:
- Kalostraren zati bat berriz zabaltzea
- Teilatuak berriz egitea, kapera eta komentuko eraikinak berritzea
- Tindu apainketak atzematea eta berritzea
- Kaperan berinateak ezartzea
- Ezkila-horma sortzea eta Bakea ezkila ezartzea
- Eraikin garaikide bat sortzea, AOIZeko harrera gune gisa





Egun, Errekoletoen AOIZak 1 000 m2 baino gehiagoko azalera du eta ikusle ororendako erakusketa ibilaldia proposatzen du.
Zaharberritze lanei buruz gehiago jakiteko, behereko esteketan klik eginez, abentura harrigarri horretan murgiltzen ahalko zara.
Berregin, retour sur le chantier.
Ces vidéos retracent les grandes phases du chantier.