Mintzaldi zikloa

Urte osoan zehar, tokiko historia bezala nazioarteko ikerketa gai handiak jorratzen dituen mintzaldi zikloa antolatzen dugu. Mintzaldien karietara, komentuko kapera ohia topaketa eta harreman gune bilakatzen da.

Errekoletoak AOIZa bestela bizi nahi baduzu, entzun, ikas eta parteka, gure mintzaldiei esker!

Etortzekoak

En savoir plus sur notre programme de conférences (pdf - 3Mo)

Iragan mintzaldiak

Donibane Lohizuneko eta Ziburuko itsaspeko aurkikuntza arkeologikoak

Argazki kreditua: Urpeko ondarea

David Alonso Vega, itsaspeko historialari-arkeologoa.

Le résultat de la prospection de la campagne archéologique de 2024 a permis, grâce au scanner, de trouver des objets qui se cachaient sous la couche de concrétion et de les expertiser. L’archéologue et plongeur David Alonso Vega présentera les résultats de ses derniers travaux et livrera les derniers secrets révélés par les fonds sous-marins de la baie de Saint-Jean-de-Luz et Ciboure.

2025ko martxoaren 15a, 18:30

Errekoletoak AOIZean

Euskal portuak eta Kanada XVIII. mendean

Argazki kreditua: Komcébo

Laurier Turgeon, etnologia eta historia irakasle titularra, Lavaleko Unibertsitateko (Quebec) kultur ondarearen institutuko zuzendaria.

1713an, Baionako, Donibane Lohizuneko eta Ziburuko portuek Louisbourg kolonia frantsesaren (egun Cape Breton uhartea denaren) garapen laster eta azkarrean parte hartu zuten, Frantziaren, Kanadaren eta Antillen arteko merkataritza triangeluarreko erdigune bilakatua zen garaian. Mintzaldi horretan, Lapurdi eta Kanadaren artean XVIII. mendean egiten ziren merkataritza eta giza truke handiak aurkeztuko dira.

2024ko urriaren 24a, osteguna, 18:30

Errekoletoak AOIZean

Zokoa, itsas gotorlekua

Argazki kreditua: Komcébo

Nicolas Faucherre, gotorlekuen historialaria eta arkeologoa.

Lurraldea ozeanotik zetorren etsaiarengandik babesteko, Vaubanek hiru “itsas gotorleku” eredu estandarizatu zituen, erreinuko itsasoko sartzeak gakotzeko. Zokoako gotorlekuak XVII. mende hondarrean Frantzian hedatu zen defentsa sistema horretan dituen berezitasunak agerian emanen dira.

2024ko irailaren 20a, ostirala, 18:30

Errekoletoak AOIZean

Luis XIV.a Donibane Lohizunen: ezkontza espainiarra eta estanpako ofizioen askatasuna

Argazki kreditua: Gallica

Maxime Préaud, Bibliothèque nationale de France liburutegiko estanpen saileko ohorezko kontserbatzailea, estanpen historialaria.

Luis XIV.a eta Maria Teresa Austriakoa ezkondu zirelarik, Mazarin kardinalaren jarduera diplomatikoa gailurrera iritsi zen. Ezkontzaren karietara, hainbat irudi sortu ziren; bereziki, grabatuak. Frantziako erregeak Robert Nanteuil grabatzailearen lana eta artistarekin izan zituen elkarrizketak izigarri maitatu zituen; beraz, tarte bat hartu zuen estanparen ofizioak korporazioen sistemaren menpetik askatzeko.

2024ko maiatzaren 24a, ostirala, 18:30

Errekoletoak AOIZean

Zokoako portuko herrixka: gune bat eraikitzearen antzea

Argazki kreditua: F. Cantin, T. Robin, L. Mouton

Caroline Mazel, arkitekto diplomaduna eta Bordeleko ENSAPeko irakaslea

Ondare testuinguru kaltebera horretan, 1970ean, Jean-Raphaël Hebrard arkitekto baionarrak Zibururi Zokoako portuko herrixka bizitegi eraikina eskura eman zion. Mailakako topografia ustiatuz eta modernotasuna eta tradizioa lotzen dituen arkitektura-idazkeran oinarrituz, lekua gune ohargarri eta auzogunearen nortasunaren parte bilakatu zuen. Ikuspuntuak, intimitatea eta hiritartasuna landuz, proiektua garaian indarrean ziren taldekako bizilekuari eta itsasbazterraren antolamendu arduratsuagoari buruzko gogoetak gorpuztu zituen eredu bilakatu zuen.

2024ko apirilaren 11, 18:30

Errekoletoak AOIZean

Gure eskualdeko gustuak: irekidura errotuaren historia (XVI-XIX. mendeak)

Source : Musées du Mans

Philippe Meyzie, Bordele III unibertsitateko historia modernoko konferentzia irakaslea.

Mendeetan barna, Ipar Euskal Herriko eta Frantziako hego mendebaldeko janari kultura tokiko baliabideetan oinarritu da, baina munduari beti zabalduz. Laborarien hazkurrietatik hiri eliteen mahai finetara, eskualdeko gustuak nahasketaren fruitu dira: bertako ekoizkinak ustiatzea, urruneko merkataritzako janariak baliatzea eta orotariko gustuak bereganatzea.

2024ko martxoaren 26a, 18:30

Errekoletoak AOIZean

Donibane Lohizuneko eta Ziburuko itsaspeko aurkikuntza arkeologikoak

Argazki kreditua: Itsas Begia

David Alonso Vega, itsaspeko historialari-arkeologoa.

2021etik, urpeko kultur ondarea agerian ematearen alde aritzen den Urpeko Ondarea elkarteak, pazientzia handiz, gure badiako hainbat anomalia magnetiko zerrendatu ditu. Horiek kartografiatu ondoren, galdera bat trenkatu gabe gelditu zen: hondakin arkeologiko batzuek ote dituzte fenomeno horiek eragin? David Alonso Vega arkeologo eta urpekariak badiak salatu dituen azken sekretuak emanen dizkizu.

2024ko martxoaren 5a, asteartea, 18:30

Errekoletoak AOIZean

Ziburuko fraide errekoletoen historia ohargarria

Source : Château de Versailles, Christophe Fouin

Par Pierre Moracchini, docteur en histoire moderne et directeur de l’Ecole Franciscaine de Paris et Amandine Guindet, directrice du CIAP. 

Frantziako iraultzan fraide errekoletoak kanporatu zituztelarik, 1611tik portuko bihotzean plantatua zen ordena horren historia ahanzturan erori zen. Lau mende berantago, berritze obrei esker, fraide horiei buruzko ikerketa lanak berriz abiatu ziren. Pierre Moracchini historia modernoko doktore eta Parisko Eskola frantziskotarreko zuzendariak eta Amandine Guindet AOIZeko zuzendariak fraide errekoletoen biziaz eta erabilpenez argitasun gehiago emanen dituzte, garai modernoko frantziskotarren usaiak eta eraikineko arkeologia aurkikuntzak alderatuz.

2023ko abenduaren 15a, ostirala, 18:30

Errekoletoak AOIZean